Ezjakintasunaren kartografia #14

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

ezjakintasunaren kartografia 14

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Erosleak duen informazio ezagatik, bigarren eskuko auto on baten jabeek, konbentzitu ahal dituzte erosleak euren kotxeengatik gehiago ordain dezaten. Honek emaitza ez eraginkor bat emango du. Informazioaren asimetriaren ondorioa da ez eraginkortasun hau. Osasun aseguru pribatuetan ba al dago ere informazio asimetriarik? José Luis Ferrerak merkatu britainiarrari buruz diharduen artikulu bat aztertzen du Private health insurance: adverse or propitious selection? artikuluan.

Gizaki modernoek, Europa barrenean abiatu zirenean orain dela 44.000 urte, osagai neandertala zuten jada geneetan. Europatik kanpo gertatu behar izan zuen hibridazioak, seguruenik Ekialde Hurbilean, non 50.000 urtez espezie biak elkarrekin biziko ziren. Munduan dagoen ikertzaile aitzindari batek azaltzen digu gaia, Alvaro Arrizabalagak The twilight ot the neanderthals artikuluan.

Fisika kuantikoko misterioak, hainbat hipotesi xelebre eta bitxi “zientziarekin” elkarlotzeko bide izan dira. Eta, aukeramenaren debateari, arestian aipatutako hori aplikatu zaion arlo nagusienetarikoa da. Jesús Zamorak Bonillak azaltzen digu: Je ne regrette rien (3): The chimera of a quantum ‘solution’ to the problem of free will-en.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.