Ezjakintasunaren kartografia #33

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Aurreko astean ez genuen Ezjakintasunaren kartografia, gure larunbateko atala argitaratu Bilbon ospatu zen Naukas 2014 ekitaldian egon baikinen. Hala ere Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon eta aurreko astean plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #33Atomo baten soinua entzun dela iragartzen zuen berriak izan duen oihartzunaren aurrean, Francisco R. Villatoro atomo artifizial bat zer den azaltzera etorri zaigu. Eta, entzundako doinu hori fonoiez osatuta dagoela: Phonons radiated by artificial atoms.

Planeta baten eremu magnetikoaren baitan eragina izan dezakeen guztiak simetrikoa badirudi ere, zergatik eremu magnetikoa bera ez da simetrikoa? Merkuriotaz ari gara, eta erantzunean ordenagailuek eta burdin elurrak (ez, ez da akatsa) badute zerikusia. Santiago Pérez Hoyosen Mercury´s magnetic puzzle.

Diseinu arduratsuak argudio sotilak ditu eta erlojugilearen trebetasunarekin desmuntatu behar dira. Hori da Jesús Zamorak egiten duena Deconstructing intelligent design (1): On Dembski´s wrong “explanatory filter” artikuluan.

Zinemak zartailu baten krakadarekin ohitu gaitu. Baina ez genuen sumatzen eskala mikrometrikoan fluidoak, eremu elektriko baten eraginez, zartailuak bezala portatzen direla. Francisco R. Villatorok azaltzen digu The wip of the electric jet-en.

Biologiaren eraginak arkitekturan duen erronka nagusietariko bat da, eraikin zehatzak eraikitzeko, behar bezalako ezaugarri teknikoak dituzten materialak lortzea. Hori da Silvia Románek lantzen duena Biological solutions for architectural problems-en.

Edozer gauza pentsatu baino lehen. Mina ere hobe da. Beharbada norberaren aurrean egoteak sortarazten digun ikara izango da. Edo agian, beste zerbait. Guzmán Sánchezen eskutik The troublesome relationship between you and yourself.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.